PARTE HARTZE MAHAIETARAKO BOLONDRESAK ESKATU DITU BATZAR NAGUSIAK

Ekainaren 5ean Aroztegiaren inguruan eginen den galdeketa ez-erreferendarioan bokala izateko bolondresak eskatu ditu Batzar Nagusiko lehendakaria den Joseba Otondok. Izena emateko epea zabalik da. Bokal gisa aritu nahi duenak herriko alkateari erran beharko dio. Mahaiak osatzeko behar diren boluntario baino gehiago aurkeztuz gero, aukeraketa zozketa bidez eginen da. Epea heldu den asteartean akituko da, maiatzaren 31an.