BAZTANEN OINARRIZKO AZPIEGITURAK KONPONTZEN ARITU DIRA




Azkeneko asteetan eguraldiaren laguntzarekin Baztanen hainbat lan egin dira. Alde batetik herri eta auzo batzuetarako bideak breaztatu dira, horien artean errepide nagusitik Zozaiarako bidea, Zigako herrirakoa eta Azpilkuetako Zuaztoirakoa. Zuaztoiko bidean areka edo kunetak ere egin dira

Bertzalde, Bagorditik Orabideko errepidean autoak eta kamioiak gurutzatu ahal izateko hamaika zabalgune ireki dira, horrek franko estua den bide horretan aisago ibiltzea ekarriko du. Modu berean, Beartzungo Urruxkako bidean ere konponketa batzuk egin dira eta Lekarozko Balengo Berri alderdian Etxekako zubia ere konpondu da. Halaber, Oharrizen, arraildurik zegoen zubia konpondu da. 

Gainerakoan hilabete hondarrean 2014ko uberroek hondatutako Halti Bentako bidea konpontzen hasiko da eta Karakotx-Parisenea, Xixperriko borda eta Uheneko bordako bideak ere bai.