BAZTANGO UDALAK NEKAZARITZARAKO OLANEZKO EDO TOLDOZKO AZPIEGITURAK BAIMENDUKO DITU

Baztango udalak joan den astean egindako osoko bilkuran olanezko edo toldozko nekazal azpiegiturak egin ahal izateko udal planaren behin betiko aldaketa onartu zuen. Modu horretan nekazal makineria gordetzeko edo nekazaritzako biltegi bezala ibiltzeko olanezko azpiegiturak egiten ahalko dira. Aldaketa honen helburua da nekazariek beren ustiategi edo esplotaziorako beharrezkoak dituzten azpiegiturak egin ahal izatea erraztea, inbertsio ttipiagoak eginez eta ataka finantziero handietan sartu gabe.


Aipatu azpiegiturak egin ahal izateko lurzoru ez urbanizagarrian azpiegiturak egin ahal izateko ohiko tramitazioa egin beharko da.