"BESTETAN ERRESPETUZ BIZI GARA" KANPAINA PARATU DU MARTXAN BERDINTASUN BATZORDEAK


Azkeneko 4 urteetan bezala, Baztango Udalak herrietako bestetan indarkeria sexista desagerraraztea helburu duen kanpaina paratu du martxan. Emakumeen kontrako indarkeriarekin akitzea denen ardura da eta eman nahi ditugun aldaketak gure herriko aisialdi eremuetan eta herriko bestetan isla izan behar dute.

Aitzineko urteetan besta komisioek bat egin izan dute "Eta jaietan zer? Jaietan errespetuz bizi gara" kanpainarekin, kartelean logoa txertatuz eta kartelak edo euskarriak zabalduz. Aurten kanpaina bertze ekintzekin osatu nahi izan dute:

  • · Ezetza beti da ezetz lemarekin logoa txertatu karteletan 
  • · "Indarkeria sexistaren aurkako gida" bat argitaratu du udalak gazteen artean banatzeko
  • · Baztango Ostatuetan eraso sexisten kontrako kanpaina "Karrikak eta gauak denenak! Bestetan errespetuz bizi gara. Eraso sexistarik ez!" kartelekin
  • · Indarkeria sexistarik gabeko gunea  jarriko du Udalak Baztandarren Biltzarrean eta Elizondoko bestetan. 
Informazio gehiago hemen
Baztango Udala herriko bestak erasorik gabeko guneak izan daitezen lanean ari da eta indarkeria sexistaren aitzinean jarrera aktiboa izateko deia luzatu nahi die herritarrei. "Baztandar guztien ardura da horrelako jokabideak ez onartzea eta bestak berdintasunean bizitzeko deia egin nahi dugu. KARRIKAK ETA GAUAK DENENAK DIRELAKO, BESTETAN ere ERRESPETUZ BIZI GARA.