KONPOSTAK LORATEGIETAN DUEN ERAGINA AZTERTZEKO IKERKETA EGITEN ARI DA BAZTANGO UDALA.

Konpostak gure lorategietan duen eragina frogatzeko eta erabili beharreko kantitateak zehazteko Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin elkarlanean ari da Baztango Udala.



Euskal Herriko Unibertsitateak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak elkarlanean eskeintzen duten “Ingurumen Agrobiologia” Masterra egiten ari den ikasle batek bere Master akabailako lana egiteko bertzeren artean Baztan aukeratu du. Lan honen helburua auzokonpostagailuetatik eratorritako konpostaren erabileraren dibulgazio-tresna erraz baten diseinua eta abiaraztea da eta lan honetan elkarlanean ari dira Baztango Udala eta unibertsitateko ikaslea eta lan taldea.

Elizondoko erdiguneko belardi bat aukeratu dugu bertako belarraren hazkuntzan auzo konpostaguneetako konpostak duen eragina aztertu ahal izateko. Baztango Udalak Nafarroako Unibertsitatearekin elkarlanean egindako ikerketa honekin hondakin organikoak kudeatzeko konposta sistema bulkatu eta lorturiko azken produktu edo konpost honek gure baratze eta lorategietan duen eragina erakutsi nahi da.

Aipaturiko lorategian bortz lursail markatu dira eta hauetako lauetan konpost kontzentrazio ezberdinak bota dira. Hainbat hilabeteetan lursail hauetan haunditutako belarra moztu eta pisatuko da beharrezko ondorioak atera ahal izateko.