ZABORTEGIEN GARBITERENGATIK ZORIONDU DU UDALAK


Baztango Batzar Nagusiak martxan paratu duen planaren barnean eta munduko ingurumenaren eguna baliatuz, haraneko 9 herritan garbiketa auzolanak burutu dira:

Joan den ekainaren 4an goizeko 9etan herrietako plazetan elkartzeko deialdia
egina zuen Baztango Batzar Nagusiak. Deialdiaren helburua Baztan garbiago
baten alde egitea zen, gure herrilurretan ditugun xoko edo bazter zikinak
garbitu eta jendartea sentsibilizatzea hain zuzen.

Ekainaren 5a munduko ingurumenaren eguna dela ikusita aukeratu zen data
hori, ingurumenarekiko kontzientzia pizteko egun erranguratsua eta aproposa
kontsideratu zelako. Sentsibilizazio kanpaina egokia izan zen eta zaborra ere atera zen, bai horixe!



Badugu lana gure bazterrak garbitzen! Lehendabiziko pausua gehiago ez
zikintzea litzateke eta horrekin bide erdia baino gehiago egina izanen dugu.
Auzolanak burutu zituzten herriak Aniz (hauek lehenago egin zuten), Ziga, Irurita, Lekaroz, Elizondo, Arizkun, Erratzu eta Amaiur izan ziren eta hilabete honen akabailan Elbeten ere burutzekoa dute beraiena. Osotara 4.000kg zabor inguru atera ziren herri, erreka bazter eta mendi zokoetatik!! 115 lagun inguru aritu ziren lanean auzolan hauetan eta zenbait herritan haurrak ere kanpainaren partaide izan ziren. Osotara 65 heldu eta 50 haur inguruk parte hartu zuten . Benetan eskertzekoa egindako lana!

Ekintza hauek gure bailara garbitzeko eta batez ere gehiago ez zikintzeko
bidea jorratzeko balioko dute ziur. Esker mila parte hartu zenuten guztiei eta ia
ditugun zerbitzu, baliabide eta tresnak erabili eta garbiketa hauen beharra
ekiditeko gai garen etorkizun hurbil batean.
ZORIONAK ETA MILA ESKER PARTEHARTZAILE GUZTIEI!!!!!!