Amaiurkoan egongela bitan zatitu da, aldi berean, medikuak eta erizainak, bakoitzak bere gelan, eriak artatu ahal izateko.
Arizkunen berriz biltegia handitu da eta barneko banaketa berrantolatu. Gainera, kanpoko sarrera breaztatu da.
Lan hauek udal langileek egin dituzte eta denera 5.000 euroko kostua izan dute. Lan hauek osasugintzako arduradunekin koordinazioan egin dira. Herrietako kontsultategiak herritar guztiei osasungitza publikoa bermatzeko oinarrizko azpiegiturak dira eta, udalak, bere ahalmenekin, horri buruz lana egiten du.