SUMUTSUKO BIDEA KONPONTZEKO HELEGITEA PARATUKO DU BAZTANGO UDALAK

Espainiako Gobernuak Sumutsu eta Bidarrai arteko bidea konpontzeko Baztango udalak aurkeztutako 143.745 euroko proiektua ez du onartu. Hala, Baztango udala erabakiarekin ados ez dagoenez helegitea prestatzen ari da.

Proiektua ez onartzeko Madrilgo gobernuak bi argudio eman ditu: laguntzaren helburua konponketa lanak direla, ez lan berriak egitea eta lana ez dela udalaren eskumenekoa, zati bat eremu publiko hidraulikoan baitago. 

Baztango udalak, alegazioetan alde batetik, egiaz den bezala, bide konponketa dela arrazoituko du eta ez lan berria. Bertzetik, Nafarroan maiz, nahiz eremu publiko hidraulikoan egon udalek halako lanak egiten dituztela. Eta hori egiaztatzeko, Baztango udalak Nafarroako Gobernuko ingurugiro departementuari txostena eskatu dio.

2015eko otsailan izandako erauntsiek Sumutsutik Bidarrairako bide zatian lur-mendia egin zuten. Bidea denbora batez hetsirik gelditu zen, behin-behineko pasabidea egin artio. Bidea behin betiko konpontzeko Baztango udalak Espainiako Gobernuak ateratako dirulaguntza deialdi berezirat proiektua aurkeztu zuen. Baztango Udalak, ondoko asteetan, epeen barnean aipatu helegitea aurkeztuko du.