ELKARRETARATZEA EGINEN DU IRUÑEAN BAZTANGO EH BILDUK JAZARPENA SALATZEKO ETA ELKARTASUNA ADIERAZTEKO
2016ko maiatzaren
2an Palacio de Arozteguia SL. Enpresak
Baztango Ehbilduko ordezkari eta ordezkari ohien aurkako kereila paratu zuen
Iruñeko 5. Instrukzio auzitegian. Joseba
Otondo Bikondoa, gaur egun Baztango Alkate eta Baztango Batzar Nagusiko
lehendakaria eta 2011tik 2015era Baztango Alkate eta Baztango Batzar Nagusiko
lehendakaria izan den Garbiñe Elizegi Narbarteri prebarikazio delitua egotzi nahi diete.
Batean, legez kontrakoa izendatu zen proiektuaren epaiketan Baztango Udala
erretiratzeagatik eta bertzean berri bat osoko bilkurara “berandu”
eramateagatik.
Baztango EH Bildutik
oroitarazi nahi dugu Aroztegiako proiektua proiektu urbanistiko espekulatzailea
dela, Baztango paisaia eta egitura soziala hankaz gora jarriko lukeena. 2010ean
hasierako Aroztegiako proiektu espekulatzailea herritarren borondatearen kontra
onartu zuen Baztango Udalak Virginia Aleman Baztango Udaleko alkate zela (gaur
egun Geroa Baiko parlamentaria), UPNren gobernuak azken oniritzia eman arte.
Proiektu hura epaitegiek legez kontrakoa izendatu zuten.
2014an Baztango
Udaleko eta Baztango Batzar Nagusiak Lekarozko lur ez-urbanizagarrien
birkalifikazioaren kontra zeudela ikusirik, UPNren gobernuak proiektua UGPSa
bezala tramitatzea onartu zuen. Baztango tokiko entitateen autonomiaren
gainetik pasatuz eta UGPS figura inposiziorako erabiliz, hauteskundetako bi
egun falta zirela UGPSa onartu zuen.
Geroa Bairen gobernuak berriz, UPNren jokaldiari azken oniritzia eman
zion 2015ko urte zahar bezperan.
Nor da hemen
prebarikatzailea? Nork onartu ditu legez kontrako birkalifikazioak? Nork jokatu du txosten teknikoen kontra? EH Bildutik
argi utzi nahi dugu zintzotasunez eta gardentasunez jokatu dugula beti, eta
kereila hau jazarpen judizial politiko baten kanpaina besterik ez dela. Mehatxu eta jazarpen guztien gainetik EH Bilduk
herritarren borondatearen defentsan, lurraren defentsan eta kapitalismo
espekulatzailearen kontra segituko du lanean. Ez gaituzte isilduko eta ez gaituzte
geldituko.
Honela, Baztango alkate eta alkate ohiarekin
elkartasuna adieraztera herritarrei dei egiten diegu, Urriaren 6an goizeko
9terdietan Iruñeko Auzitegietan eginen den elkarteratzean parte hartzera.