Asteazkenean, urriaren 26a, Baztango Udaleko hondakin teknikaria Anizen izan zen orain artio Anizen hondakinen gain lortu denaren eta hemendik goiti egin nahi dena azaltzeko.
Anizen 27 familiatatik 25ek konposta egiten du, %93ak, beraz, emaitza arras onak dira. Emaitza onak izanagatik, bada zer hobetu, eta Europak dioenez, 2020.urterako sortzen dugun zaborraren %50a erreziklatu beharko genuke, momentuan %35ean gaude.
Hondakinen kudeaketa hobetzeko asmoz, Aniz eta Berroetan sortzen den organiko guztia bertan gelditzea da asmoa, eta Baztan mailan ereduragarri izatea. Hortarako herritarren inplikazioa ezinbertzekoa da, Batzarrean bildu diren aniztarrek hori guztia aditzeko aukera izan dute. Lurrak ematen duena lurrari itzultzeko konposta egiten jarraitzeko asmoa erakutsi dute eta errefuxa ahal bezainbertze gutitu. Hortarako zaborontzi berdean boltsa sartzeko aho ttipia paratuko da, gaizki egiten duenak zailtasunak izan ditzan.