Asteburuan egin zuten Zerainen herri ttikien nazioarteko kongresua. Kongresu honetan landa eremuko herri ttikien garapenaz, ezaugarriz bereziez eta etorkizunaz hausnartu zuen eta Europako eredu erreferenteak nahiz Euskal Herri mailako esperientzia anitzak jasozituen. Tartean Anizkoa izan zen Aitor Azkarate aniztarraren eskutik.
Egungo mundu globalizatuan eta biztanleriaren gehiengoa hirietan kokatzen delarik udalerri eta herri ttikiek zein leku duten aztertu dute. Zein erronka, arazo eta aukera dituzten aitzinerat egiteko eta zer-nola erantzun behar den. Gizarteari egiten dioten ekarpenaz aritu ziren ere eta gizarteari eskatzen diotena, baldintzatzen ote dituzten.
Ortzilarean esperientzia ezberdinak eman ziren eta larunbatean lan saioa izan zen, lau taldetan banatu eta bi galderen inguruan hausnartzeko:
Nola izanen litzateke herri ideala, zein ezaugarri izanen lituzke?
Eman beharreko pausoak hori lortzeko.Akitzean adierazpenak egin zituzten:
Herri txikiak beharrezkoak dira eta etorkizuna dute Euskal Herrian.
Herri txikietako jendeak etorkizuna gure esku dugu eta gure esku hartu nahi dugu. Gure geroaren protagonista izan nahi dugu eta izan behar dugu, gure etorkizunean sinesten dugulako. Tokian-tokian, leku bakoitzean, guk erantzun nahi diegu gure esku dauden beharrizanei.
Osoa irakurtzeko: Zeraingo adierazpena