Baztango
Udala eta Bortziri eta Malerrekako Mankomunitateek
eskualdeko arraindegiekin elkarlanean
Hondakinen Prebentziorako Europako astearen
baitan arraindegietan erabiltzeko tupperrak banatuko
dituzte, arraindegietan sortzen diren plastiko eta paper ondakinak saihesteko
Tupperrak azaroaren 21etik 25era bitartean banatuko dira eta kanpainak eguberriak arte iraunen du.
Kanpainaren helburu nagusia hondakinak sortzearen
arazoei buruzko gogoeta eragitea, eta erosketak egiterakoan hau kontutan
hartzea da. Gure
erosteko ohiturek eta erosketak egiteko moduek eragin haundia dute hondakinen
sorreran eta
erosketarako poltsa berrerabilgarriak eta tupperrak erabiltzeko ohitura hartuz
gero sortutako hondakin
kopurua aunitz murrizten ahal dugu.
Azaroaren 21etatik 25era bitartean tupperrak banatuko dira
doan (tupper bat familia bakoitzeko)
eta abenduaren 19a bitartean tupper hauekin eskualdeko arraindegiren batera
joaten garen
bakoitzean arraindegirako erosketa bono baten zozketan parte hartzeko txartela eskuratuko
dugu.
Hondakinen Prebentziorako Europako Astea Nafarroan Hondakinei
aurrea hartzea premiazko kontua da Europar Batasuneko herrialde guztientzat, etxeko
hondakinak bikoiztu egin baitira azken 40 urtean, eta kopurua % 1etik % 2ra
bitarte igotzen
da urtero.
Hondakinei
buruzko 2008/98/EE Zuzentarauak prebentzioak hondakinak kudeatzeko hierarkian lehentasuna
duela xedatu du, hondakinak murrizten laguntzen bait du. Horrela, Nafarroako Hondakinen
Planak ere hiri hondakin solidoak 2020rako % 10ean murrizteko proposamena
egiten du.
Hondakinen prebentzioa gure eskualdean Baztango
Udalak eta Bortziri eta Malerrekako Mankomunitateek jakin badakite hondakinen prebentzioa
bultzatu beharra dagoela; horregatik, bestelako jarduerak ere antolatzen dira prebentzioaren
arloan. Horrela, tamaina handiko hondakinak eta TEEHak berrerabilpena sustatzen
dugu, besta eta egun berezietarako edalontzi eta baxera berrerabilgarrien
erabilpena, bokatak
biltzeko bilduko berezi edo Boc´n rollen erabilpena, etab.
Animatu!
Eskuratu zure tupperra eta hasi erabiltzen eta hondakinen prebentzioan zure aportazioa
egiten!!
Zorte on!!