AZAROAREN 8an HIZKUNTZA GUTXITUAK KANTUZ EMANALDIA






Garabidek esperientzien elkartrukean oinarritzen den lankidetza bideratzen du eta xede horrekin, formazio proiektu bat du, hizkuntza berreskurapenaren inguruan lanean ari diren herri indigenetako erakundeei zuzendua: Hizkuntza Biziberritzeko Estrategiak Aditu Ikastaroa. Elkarte honekin hitzarmena egina du Udalak, eta horren emaitza da heldu den abenduaren 8an izanen den emanaldia.

Udazken hontan Ekuador, Guatemala, Mexiko, Kolonbia, Txile, Bolivia eta Beninetik etorritako 18 lagun daude Euskal Herrian proiektuan parte hartzen eta hoietatik 4 kide izanen dira gure artean eta nork bere hizkuntzan kantatuko du eta bere hizkuntza-komunitatearen berri emanen digu. Baztango bi bertsolarik informazio hori bertsotara eramanen dute.
  • NOIZ: Abenduaren 8a, ortzeguna 19:30ean 
  • NON: Arizkunenean
Sarri ahantzi egiten zaigu edo ez dakigu munduko hainbat txokotan Euskal Herrira begira daudela, euskara berreskuratzeko eta biziberritzeko egindako ibilbidea eredu baitute. Ikastaro honetan harago doaz. Izan ere, hona begira egoteaz gain, hona etorri baitira, hiru hilabetez gure esperientziaz ikastera. Aldi berean, esperientzien elkartrukearen garrantzia nabarmendu nahi da, laguntzeko modu bakarra ez baita dirua.