DONOSTIAN EGITEN ARI DEN ELIKADURA POLITIKEI BURUZKO NAZIOARTEKO MINTEGIAN BAZTANGO ESPERIENTZIAETAZ ERE ARITU DIRA.


Egun hauetan Donostian egiten ari den Politika publikoak elikatzen nazioarteko mintegian Joseba Otondo Baztango alkatea, udalerriko esperientziaz aritzeko gonbidatu gisa aritu da. Hala, atzo arratsaldean, Elikadurarako eskubidea, politika publikoen garapenerako motorea izenburua zeraman saioan parte hartu zuen, udalaren ikuspegitik Baztango Zaporeak ekimenaren sorrera suposatu duenari buruz solasean. Aipatu saioaren ardatza Elikadura Burujabetzarako politika publikoen definizioa bultzatzen duten prozesuak zen. Ana Moragues Galesko Cardiffeko unibertsitateko irakaslea, Helen Nilsson, Suediako Malmo hiriko udaleko ingurumen departementuko arduraduna, Joy Carey, Erresuma Batuko Bristol hiriko elikadura kontseiluko kidea, Deirdre Woods, Erresuma Batuko Londoneko Just Spaceko kidea eta Imanol Esnaola, Gaindegiako kidea eta Baztango alkatea, ardatz nagusi horren inguruan aritu ziren.

Donostian egiten ari den lehendabiziko nazioarteko mintegi honen helburua elikadura burujabetzarako aliantzak bulkatzeko beharrezkoak diren eztabaidarako eta esperientziak eta ekimenak trukatzeko elkargunea izatea da.

Atzo hasi eta gaur akituko den mintegian Euskal Herriko eta nazioarteko eragile desberdinak parte hartzen ari dira. Hari horretatik, aipagarria da hasierako ponentzia José Bovek europarlamentari eta ekintzaile ezagunak eman zuela. Bere mintzaldiaren gaia Elikadura eskubide bezala: Egungo egoera eta etorkizuneko erronkak izan zen.