Nafarroako Gobernuak antolatua, genero-indarkeriari buruzko informazio-puntu
ibiltaria izanen da gaur eta bihar Elizondoko plazan.
"Nafarroak ezetz dio" puntu ibiltariak aholkularitza eta orientazioa
emango ditu. Ekintza
Nafarroako Gobernuak,
Nafarroako Berdintasunerako
Institutuaren bidez, antolatutako
kanpainaren barnean sartzen da, azaroaren 25a Emakumeenganako
Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna dela-eta.
Puntu horretan pertsona bat izanen da, eta hark indarkeriari buruzko
eta Nafarroan gaur egun dauden baliabideei buruzko informazioa
eskatzen duten emakumeei arreta eta orientazioa emango die, bai eta
herritar guztiei ere.