Baztandar ikasleen ikasketa akaberako lan eta proiektuak bailarari buruz egitera animatzeko, udalak beka antolatu du; eta, orain, aurtengo onuradunak, egindako lanak aurkezten ari dira.
Modu horretan, bihar, ortzirala, Alaitz Arretxeak “Turismoaren bilakaera Piriniotako bailara batean: Baztan” proiektua aurkeztuko du.
Bertan ere, Fernando Mendiola NUPeko ekonomia irakaslea egonen da.
NOIZ: Azaroaren 18an 19:30tan
NON: Berroetako Gure Ametsa elkartean.
Urrian, Oihana Otxandorenak “Tradizioaren gainetik jauzi! Genero, tradizioa eta aldaketa Baztango Mutildantzetan”
Beka deialdiaren oinarrietan heldu zen bezala, onuradunek, lana nork bere herrian aurkeztu behar dute.