Baztango Udal Gobernuak Bake Epaitegia Foruzainen Elizondoko
lehengo komisaldegian jartzeko proposamena egin du. Lanen egitea 10.000 euroko
aurrekontua du eta Nafarroako Gobernuak 5.000 euroko laguntza eman zuen. Geroa
Baik, UPNk eta Auzolaneanek laguntza hori jasotzeari ez erran zioten. Geroa
Bairen kasuan, prentsan agertu duten bezala, Bake Epaitegia plazako eraikinean
paratzeko eskaera egin dute. Horretarako, bistan denez, lehenik, plazako
eraikina akitu beharko litzateke eta hasierako proiektuaren arabera 200.000 euro
inguru beharko lirateke. Nafarroako Gobernuak gisako proiektuetarako ez du
dirulaguntzik aurrikusten. Hortaz, Geroa Bairen proposamena ez da bideragarria.
Udaletxeak halako dirurik ez du eta Nafarroako Gobernuaren halako laguntzarik
ez dago.
Udaleko gobernu taldeak, konponbide merke eta sinplea
aurkeztu du: 10.000 proiektua, zeinaren erdia Nafarroako Gobernuak diruz
laguntzen baitzuen.