BAZTANGO UDALAK MOLA ETA SANJURJO GENERAL KOLPISTAK ERORIEN MONUMENTUTIK LEKUTZEA BABESTU DU.

Iruñeko udalaren  Mola eta Sanjurjo general kolpisten gorpuzkiak erorien monumentutik ateratzeko erabakia babestu du Baztango udalak. Joan den ortzeguneko osoko bilkuran EH Bilduk, Ezkerrak, Geroa Baik eta Baztan Auzolaneanek mozioaren alde egin zuten, UPNek, berriz, aurka bozkatu zuen.


Mozioaren bidez Baztango udalak, Nafarroako bertze erakunde eta elkarte aunitzek bezala 1936ko estatu kolpe faxistaren eta gure herriaren jazarpen eta krimen guztien arduradunak aipatu monumentutik lekutzea ontako eman zuen. Udalak, halaber, frankismoaren eta bere diktaduraren ondorioz gertatutako krimenei buruzko egia, justizia eta ordaina aldarrikatzeko oroimen historikoaren mugimendua Nafarroan egiten ari den lana aitortu nahi izan zuen.