EMAKUMEAK ETA KARTZELARI BURUZ SOLASTUKO DIRA HELDU DEN ASTEAZKENEAN

Euskal Herrian estatuaren kontrako borroka armatua egitera eraman zuten arrazoiak ez dira patriarkatuaren kontrako borroka armatua egitera daramaten arrazoiak baino legitimoagoak. Aldiz, patriarkatuaren kontrako borroka pedagogiaz eta kantuz armatu behar omen da, goxotasunez eta amatasunez, estatuaren eta kapitalismoaren aurkako borrokan ez bezala.
      Ikuspuntu patriarkaletik, estatua omen da arerioa edo biolentzia gauzatzen duen erakunde multzo nagusia. Horregatik estatuaren kontra borrokatzen direnak gudariak dira. Aldiz, patriarkatuaren kontra borrokatzen garenok, putak, traidoreak, etsaiak, konbertsoak, burgesak edo espainolak gara. Ez euskal gudariak. Bada, hori bukatu da.