INGURUKO HERRIETAKO ZENBAIT ALKATEEK AROZTEGIAKO HERRI GALDEKETA AINTZAT HARTZEKO ESKATU DIOTE NAFARROAKO GOBERNUARI


Herrien etorkizuna baldintzatuko duten proiektuei buruz herritarrek erabakitzeko duten eskubidea aldarrikatzen dugu. Herritarrek ez badute beren geroa baldintzatuko duten proiektuetaz erabakitzen ahal eta proiektuei buruzko iritzia saihesteko erabakiak ohiko bideetaik kanpo, Udalez Gaindiko Sektore Plan bezala hartzen badira, tokiko entitateak soberan daude eta demokraziarik ez dago.


Horregatik, Baztango Batzar Nagusiak antolatutako galdeketaren balioa aintzat hartzen dugu eta idatzia sinatzen dugun alkateok Nafarroako Gobernuari baztandarrek galdeketan errandakoa betetzeko eskatzen diogu.


Argazkian:
  • Josu Iratzoki, Berakoa alkatea
  • Miguel Mari Irigoien Etxalarko alkatea
  • Juan Miguel Almandoz, Arantzako alkatea
  • Juankar Unanua, Igantziko alkatea
  • Andres Etxenike, Bertizaranako alkatea
  • Mikel Gastesi, Esteribarko alkatea
  • Arantxa Martinez, Ultzamako alkatea
  • Xanti Uterga, Doneztebeko alkatea
  • Miren Meoki, Lekarozko alkatea
  • Joseba Otondo, Baztango alkatea
Argazkian, alkateetaz gain Ultzamako zinegotzi batzuk daude.
Agertu izan ezin direnak baina atxekimendua eman dutenak:
  • Mari Jose Bereau, Iturengo alkatea
  • Maite Urroz, Donamariko alkatea

Bertan errandakoa hemen.