Baztango udalak, hala dagokienei 2014ko uberroetako zerga
salbuespenak itzuli berri dizkie. Zerga salbuespena uztailaren 18ko 245/2014
foru aginduaren bidez arauturik dago eta, horren arabera, aldeko txostena duten
24 eskatzaileei 13.595,56 euro itzuli zaizkie.
Bertzalde, aipatu legearen seigarren puntuan heldu denez (…) kontzeptu horiengatik jasotakoak ez du
jasandako kalteen kopurua gainditzen ahalko. Hau da, aseguruen polizek edo
laguntzek kalteen %100 estali duten neurrian, ez da zerga salbuespenik egin
eta, horregatik, 19 eskatzailek ezezko erantzuna izan dute. Halaber, bertze 7
eskatzailek, eskatutako dokumentazioa ez aurkezteagatik edo eskaria epez kanpo
egiteagatik salbuespenetik kanpo gelditu dira.