UDALAK "BAZTAN" MARKA SORTZEKO LEHEN PAUSUA EMAN DU

Landa Garapen Pogramako laguntzetarat markaren proiektua aurkezteko 30.000 euroko konpromisoa onartu du osoko bilkurak.

Bailarako eragile sozioekonomikoen aspaldiko eskariari bidea emanez atzo egin zen osoko bilkuran Udalak “Baztan-marka” egiteko mozioa onartu zuen. Mozio horren bidez Nafarroako Gobernuak onartutako 2014-2020 Landa Garapen Programarat markaren egitea proiektu bezala aurkezteko aukera ireki zuen osoko bilkurak. Laguntza %70 artiokoa izatean ahal da eta momentu honetan laguntza deialdirat aurkezteko finantzaketa konpromisoa hartzea zegokion udalari. Hala, EH Bildu, Ezkerra, Geroa Bai eta Auzolaneanen aldeko 9 bozkekin eta UPNren 3 abstentziorekin mozioa onartu eta Udalak aipatu programarat aurkezteko finantzaketa konpromisoa hartu du.

Kontuan harturik Baztango egitura sozioekonomikoa, zeinean -ohikoan landa-eremuetan ematen diren autonomo eta arlokako jarduera tasak ematen baitiren-, arlo eta jende desberdinen arteko elkarekintza bulkatu eta dinamismo sozial, ekonomiko eta kulturala indartzeko balioko du markak, hau da, lurraldea biziarazteko eta kanpora begira aitzinetik adostutako irudi, mezu eta balio batekin, izaera berezidun lurralde bezala agertzeko.

Udalak Landa Garapen Programako dirulaguntza erdiesten badu eta urteko aurrekontuak onartzen badira marka egiteko aholkularitza kontratatu eta egiazko prozesua hasiko da. Bertzenaz, lehendabiziko pausu hau, horretan gelditzeko arriskua egon daiteke.