Apirilaren
1etik aitzinerat Danonek Nafarroako mendialdeko 7 nekazariri esnerik ez diela
bilduko iragarri du; tartean dira Baztango bi nekazari. Honek, ustiategi hauen
geroa guztiz baldintzatuko du esplotazioak hestera behartuz. Orain zazpi dira,
ondotik zenbat?
Azkeneko hamarraldietan esne-sektorea esne-industriaren eta
banatzaile handien eskuetan gelditu da. Horri merkatuen liberalizazioa,
produkzio eredu intentsiboa, prezioen apaltzea… gehitu behar zaio. Emaitza:
gure eskualdeko esne-ustiategiak etorkizunik gabe uztea, zorpetzea, enplegu
galera, lurraldea gestionatzeko zailtasunak….
Hori guztia aski ez eta Sorian – Nafarroako inbertsiogileak
tarteko- 20.000 behi buruko esne-ustiategia egin nahi dute. Zalantzarik gabe,
esplotazio handi honek gure eskualdean zuzenean eraginen du.
Halako kinkan Hazitik Hoziek eta EHNEk esne sektoreari buruz
gogoetatzeko mahai-ingurua antolatu dute Elizondon. Mahai-inguruaren izenburua:
“Esne sektorearen oraina eta geroa” izanen
da eta eleketan arituko direnak:
Oier Villanueva; EHNE sindikatuko esne-arloko arduraduna
Mikel Iribarren; Conderation Paysanne- ELBko arduraduna
Migel Joxe Ariztia; amaiurtar nekazaria
Moderatzaile: Aitor Azkarate; esnegintza arloko nekazaria
eta Hazitik Hozieko kidea
Mahai-ingurua urtarrilaren 28an, larunbata, goizeko 11:30tan
Elizondoko Arizkunenean eginen da.