GOTZON GARATERI BURUZ ARITUKO DA M.A. ELUSTONDO ANIZEN


EUSKAL NOBELA BELZTAREN ASTEAren barnean Gotzon garateri buruzko solasaldia izanen da Anizen ilbeltzaren 18an: BELTZ GUZIAK EZ DIRA BELE. M.A. Elustondoren eskutik.

Bidegileak kolekzioko Gotzon garateri buruzko alearen egilea da Elustondo, eta berari buruzko ikerketa lan sakona egilea. Zenbait hitzaldi, idatzi eginak. 


Gotzon Garate Goiartzun (Elgoibar, 1934 - Bilbo, 2008). Jesulaguna, euskal idazle eta filologoa, gure literaturaren adierazle handienetakoa sasoi batean. Marxismoaren gaineko hainbat lan argitaratu zituen euskaraz.  Hamaika polizia eleberriren egilea, nobela beltza euskaraz garatu zuen. Munduan lau hegaletan ibilki, atzerriko berri eman zuen zenbait lanetan. Berrogeitaka urtean Euskal Herrian baserriz baserri ibili eta askotariko atsotitz eta esapideak bildu zituen. Baztanen barna ibilia da. Estima handiko idazle eta, oroz gain, pertsona guztiz maitatua.

NOIZ: Ilbeltzaren 18a, asteazkena 19:00etan
NON: Anizko elkartean