APIRILAREN 8A ARMAGABETZE EGUN OFIZIALA IZANEN DA

Luhusoko gertakarietatik geroztik, frantses gobernuari topaketa eta elkarlan proposamenak biderkartu dizkiogu, ETA erakundearen armategi osoaren desegitea manera antolatu eta segurtatuan egiteko, eta beharrez isilean egiteko. Izan ere, honek gizarte zibilari utzi zion misio honen ardura Michel Berhocoirigoin, Txetx Etcheverry eta Michel Tubiana Bakearen Artisauen bitartez.
Gaur egun ez denez erantzun baikorrik eta konkreturik gobernu frantsesaren partetik, armategiaren desegite hori apirilaren 8an larunbatez guhaurek egitea erabaki dugu egun horren bukaeran ETA erakundea osoki armagabetua izan dadin. Alabaina, ezin dugu onartu gaurko egoerak 5 urte gehiago iraun dezan. Jadanik sobera denbora galdu dugu eta gai hori konpondu behar dugu ondotik aitzinatzeko bake prozesu orokor baterantz, bidezkoa eta iraunkorra, gai guziak aipatuz: biktimak, preso eta iheslariak, memoria, justizia eta egia, berriz adiskidetzea eta elkar bizitza berri baten alde Euskal Herrian.
50 bat Bakearen Artisauek, Ipar Euskal Herriko sentsibilitate politiko, sindikal eta sozial gehienaren ordezkariek, martxoaren 23a ostegun hontan prentsaurreko bat eman dugu apirilaren 8a larunbatean armagabetzearen egunera ofizilaki deituz. Milaka herritar bidezko bake iraunkorraren zale izanen gira bertan! Irakur dei osoa hemen :