Zer da Jubilotokia?
Jubilotokia adineko jendea elkartzeko eta sozializatzeko tokia da, profesional batek gidatua eta girotua.
Jubilotokira hurbiltzen direnak konpainian egonen dira, ongi artatuak eta lagunduak. Toki aproposa da landa eremuko bakartasun- eta isolamendu-egoeran inor egon ez dadin, elkartzeko eta parte-hartzeko aukera bikaina baita. Azken finean, Jubilotokiaren bidez, harreman sozialak bulkatuko ditugu.
Gaur aurkezten dugun proiektua Baztango Udalak onartu eta diruz lagundu du eta Arkupeak eta Bidelagun elkarteak izan ditugu laguntzaile.
Elizondon izanen du hasiera proiektuak, baina aitzinerago Baztango bertze herri batzuetara hedatzeko asmoa dugu.
Nola paratuko da martxan?
Jubilotokiaren egoitza Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean egonen da, lehen solairuan (liburutegi zaharrean). Eraikinak igogailua du. Hortaz, erabiltzaileak aise moldatuko dira.
Jubilotokia astelehen eta asteazkenetan izanen da, goizeko 10:00etatik 13:00etara.
Eginen diren jardueren baitan honakoak landuko dira: kalkuluaren bidez burua aktibo mantendu, arreta, entretenimendua eta ongi pasatzea, gimnasia fisikoa eta mentala, eskulanak, mahai-jokoak…
Jubilotokia martxan izanen da apirilaren 3tik aitzinera. Amaia Iriondo izanen da proiektua bideratuko duen profesional eta arduraduna.
Parte hartu nahi dutenek ondorengo telefonoan izena eman beharko dute: 659 849 570
Interesatuei lehenbailehen egiteko eskatzen zaie, taldea antolatu ahal izateko.