Elizondoko
Francisco Joaquin Iriarte zaharretxeko sukaldearen teilatua konpontzeko lanak akitu
berri ditu Baztango Udalak. Lan hauen
helburua sukaldeko itezurak eta hezetasunak konpontzea zen. Horretarako
txapazko teilatua aldatu eta zapaldu daitekeen estaldura paratu da. Bertzalde
sukaldearen barnean sabai edo tetxoan zeuden orbanak garbitu eta margotu dira. Lanek
17.623 euroko kostua izaten dute eta Putxiria S.L.k egin ditu, udalak bailarako
enpresa desberdinei aurrekontu eskaera egin ondotik eskaintza hoberena egin
baitzuen.