BI LAN DEIALDI EGIN DITU BAZTANGO UDALAK: ZERBITZU ANITZETARAKO ETA DESBROZATZEKO TRAKTORE GIDARIRAKO
Baztango Udalak zerbitzu anitzeko lanetarako eta desbrozatzeko traktore gidari aritzeko, langabetu gisa izena emana duten pertsonak aldi baterako kontratatzeko deialdia egin du.
2 kontratazio egitea aurreikusten da, 6 hilabeteko iraupena izanen dutena. Lanpostuek D mailako ordainsaria izanen dute, lanaldi osokoak izanen dira eta ondorengo zereginak izango dituzte:
- Lanpostu bat, desbrozatzeko traktore gidarirako.
- Lanpostu bat zerbitzu anitzetako eginkizunetarako. Bere funtzioak Enplegu babestuko lan taldearekin batera burutuko ditu.
Bete-beharreko baldintzak :
- Eskolako graduatuaren titulua edukitzea
- Langabezian egotea eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuari atxikitako Enplegu Agentziaren batean enplegu eskatzaile gisa izena emanda egotea.
- Euskara maila ziurtatzea, B2 maila ahozkoan. Maila ziurtatzeko agiririk izan ezean, mailaketa proba eginen da.
- B1 motako gidabaimena edukitzea.
Deialdian parte hartzeko, Baztango Udaleko bulegoetan (Foru plaza z/g, Elizondo) aurkeztu martxoaren 31ko ordu biak baino lehen.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa :
- Nortasun agiri nazionala
- Eskatzen den titulazio akademikoa
- Merituak: ikastaroak eta lan esperientzia ziurtagiriak
Informazio gehiago: 948580006 edo Baztango Udaleko web orrialdean