DASHIELL HAMMETTEN IPUIN BAT ITZULI DUTE (H)ILBELTZA WEB ORRIALDEAN


Liburu aipamenen atalean Dashiell hammetten ITZAL BAT GAUEAN ipuina argitaratu berri dute ilbeltza beltzaz web gunean.

Piney Falls zubitik aurrera, bide bazterrean, auto bat zegoen, sedan bat, argiak itzalita. Aurreratu nuenean, neska batek burua agertu zuen leihotik, eta esan zuen:
- Mesedez!
Larritasunezko tonua zen, baina ez desesperatua edo guztiz etsitua. Energia falta zuen horretarako.
Frenatu eta atzera martxa sartu nuen. Maniobra egin bitartean, morroi bat jaitsi zen autotik. Ez zen argi askorik, baina hala ere morrosko gazte bat zela ikusi nuen. Keinua egin zuen neraman norabiderantz, eta esan zuen:
- Segi zure bidetik, aixkide.
Mesedez, hirira eramango nauzu? –galdetu zuen neskak. Sedanaren atea zabaltzen saiatzen ari zela iruditu zitzaidan. Txanoak begi bat estaltzen zion.
- Bai horixe –erantzun nuen.