MINTZA TXOTX! ARRAKASTATSUA IZAN ZEN LARUNBATEKAO LESAKAN

62 lagunek parte hartu zuten larunabetan egindako MINTZA TXOTX! saioan, Solaslagunek, Mintzalagunek eta Mintzakideek Linddurenbordako sagardotegian bat eginez.

Jada laugarren ikasturtea dute Lesakaran Iruñerritik, Lizarra aldetik eta Eskualdetik elkartzen direla, eta aurten Bidasoa bertzaldeko kideei luzatu diete gonbitea eta aurtengoan Hondarribikoak eta Irungoak Lesakan aritu dira ere MINTZA TXOTX!-ean.

Bazkarian arras giro onean ibili ginen; solasean, elean, mintzoan, hitz egiten… bakoitza berean… Kantatzera ere ausartu ziren poeta batzuk eta ongi moldatu gainera. Ondotik herrirat jautsi eta giro onari eutsi genion Lesakan.