NAFARROAKO BERTSO TXAPELKETAREN AZKEN FINAL LAURDENA BIHAR IRURITAN


Bihar larunbata, 17:30ean hasita, Iruritako Gizarte Bilgunean sei bertsolarik hartuko dute parte: Oskar Estanga, Julen Zelaieta, Amaia Elizagoien, Josu Sanjurjo, Ekaitz Astiz eta Saats Karasatorre. Fernando Anbustegik egingo ditu aurkezle eta gai-jartzaile lanak. Baztango Udalak lagundu du saioa antolatzen.

Saio bikoitzarekin bukatuko da 43. Nafarroako Bertsolari Txapelketaren lehen fasea. Larunbatean (martxoak 4) Iruritan eta igandean (martxoak 5) Uharten jokatuko dira azken bi final-laurdenak, eta orduan zehaztuko dira finalaurrekoetara igaroko diren 18 bertsolarien izenak.