AHTri BIRUZKO IRITZI ARTIKULU BAT PLAZARATU DU SUSTRAI ERAIKUNTZAK

Nori komeni zaio hitzarmen hau?
Nafarroako Prestazio Handiko Trenaren Korridorearen (AHT) bultzadaren antzerkiaren aurrean gaude, zaharkituta eta iraungita dagoen Abiadura Handiko Trenarena alegia, oraingo Nafarroako Gobernuak modu tematian berrizendatu nahi duenarena. Hizkuntzaren jokoaren gauzak dira, gauzak bere izenarekin ez deitzeareana: Castor proiektua, Sanferminetako museoa, Los Arcoseko zirkuitoa, Navarra Arena, eta orain Prestazio Handiko Trena (AHT).

UPN/PSNren proiektu zaharretik ez da koma bat ere aldatu, ideia bat egiteko Ingurugiro Eragin Txostena 2004. urtekoa da (orain dela 13 urtekoa, ez da makala!) Zer aldatu da hamahiru urte hauetan?


Badirudi PP eta Geroa Bai Nafarroan garatu nahi duten trenbide ereduarekin orain ados daudela. Hau bultzatzeko lanak ere banatu dituztela dirudi: Geroa Baik Iruñerrian egiteaz arduratuko da, eta UPN/PP Castejonetik Campanaseko zatian, Tafallatik pasatuz.

Dena irakurtzeko hemen