ALARDEAREN SEME ALABAK DOKUMENTALA IKUSGAI

Atzo jende talde bat bildu zen Arizkunenean Hondarribiko Jaizkibel konpainiaren 20. urteurrenaren aitzakiarekin eman zen dokumehtala ikusterat. Konpainia honek 20 urte eramaki ditu alarde parekidearen alde borrokan eta horren lekuko gisa atzoko dokumentala eta ondoko kontakizunak.

Konpainiako 4 kide hurbildu ziren dokumentalaren ondotik beren hausnarketak eta bizipenak kontatzeko eta argi adierazi zuten alardea ez dela arazoa, sintoma bat baizik. Emakumeek beren herriko besta garrantzitsu batean parte hartzeagatik horren kontra daudenek sortu duten egoera gehiegizkoa dela argi utzi zuten.

Dokumentalaren ondoko solasaldian mutildantzak eta alardearen artean dauden parekotasunak azaldu zituzten bertaratutako zenbait bazatandarrek eta argi utzi bazterketa batean ez dagoela erdibiderako aukerarik.

Erakusketak maiatzaren 11a artio egonen da ikusgai aste bat emanen du Arizkunenean, 17:00etatik 20:00etara

Dkumentala sarean dago ikusgai: ALARDEAREN SEME-ALABAK.