BAZTANGO ZENBAIT GAZTEK ETXE BAT OKUPATU DUTE

Etxebizitza duinaren eskubidearen aldeko aldarrikapenarekin batera, halaxe adierazi dute igorritako mezuan:

GAUR BAZTANGO ZENBAIT GAZTEK DENBORA LUZEZ HUTSIK EGON DEN ETXE BAT OKUPATU DUGU. ETA ONDOKOA ADIERAZTEN DUGU:

Gazteek Baztanen etxebizitza duina eskuratzeko ditugun arazoek eragin dute okupazio hau, gure soldata prekarioek eta diru ahalmenak alde batetik eta eskaintzen diren errenta tasa eta baldintzek bertze aldetik, ez dute Baztango gazteen errealitatearekin bat egiten.

Okupazio honekin, etxebizitza eskubidea aldarrikatzeaz gain, elkarbizitza proiektu bat eraikitzeko asmoa dugu.

Okupazioak ekartzen dituen arriskuei erantzun ahal izateko adi ondoko egunetako deialdiei. 

Ondoko egunetan xehetasun gehiago emanen ditugu.

ETXEBIZITZA ESKUBIDEA DA!
OKUPAZIOA ERE BAI!