ELIKADURA BURUJABETZA ETA GENERO BERDINTASUNARI BURUZKO FORMAZIO SAIOA

Elikadura subiranotasuna eta genero berdintasunari buruz aritzeko formazio saioa antolatu dute zenbait elkarteen artean, tartean da Baztango Udala. Bertan gaur egungo elikadura sistema, elikadura gobernantza lokala, gai hauetan erabilgarri dire tresna eta prozesua aztertuko dira, beti ere genero berdintasun ikuspegiarekin.
9 orduko formazioa izango da, 3 ordutako 3 saiotan banatua (gazteleraz). Saio bakoitzean ondoko gaiak landuko dira:
  1. Zein dira gaur egungo elikadura sistemaren ondorioak eta zein alternatiba ematen dizkigu elikadura burujabetzak? maiatzak 9, asteartea, 10.00-13.00
  2. Genero berdintasuna nekazal eremuan. Maiatzak 16, asteartea, 10.00-13.00
  3. Milango ituna, elikadura gobernantza lokal baten bidean.  maiatzak 23, asteartea, 10.00-13.00
NON:  Condestable Civivox-a, Kale Nagusia 2 (9. aretoa)

Formakuntzaren helburuak anitz dira: 
  • elikadura eta nekazal sektorearen gaineko politika publikoei buruz hitz egitea
  • interesgarriak eta baliagarriak izaten ahal zaizkigun eskualdeko nahiz urrutiagoko esperientziak trukatzea
  • partaideek beraien egunerokotasunean erabili ahal izango dituzten tresna eta baliabideak luzatzea; 
  • sinergiak eta harremanak sortu lurraldeko agente desberdinen artean…

Horrez gain, maiatzak 16an, asteartea, arratsaldeko 17.00tan, mahai inguru bat egingo da elikadura gobernantzaren inguruko esperientzia desberdinak aurkeztuz, horien artean, Iruñeako Udalak Milango Itunaren sinatzaile gisa daraman prozesua, Baztanen bertako ekoizleen marka propioaren sorkuntza, Leitzako nekazaritza mahaiaren sorrera eta Sakanako Garapen Agentzia. (Condestable Civivox-a, 9.en sala)

Saioak Ester Montero eta Mundubat eta Mugarik Gabe Nafarroako pertsonalak dinamizatuko dituzte. 

INFORMAZIO GEHIAGO: http://bit.ly/gob-alimentaria-irunea