"EMAK BAKIA BAITA" FILMAREN EMANALDIA EKAINAREN 16an

Man Rayren film batek, Emak Bakia izenekoak, bilaketa baten istorioa eragiten du. Miarritzetik gertu, 1926ean filmatutako etxeak izen berezi hori zuen, eta Oskar Alegriak erabaki du oinez abiatzea etxe haren bila. Man Rayk etxandi horren hiru plano besterik ez zituen ezagutarazi: sarrerako atearen irudia, leiho bateko bi zutabe eta kostalde hurbilaren zati bat. Irudi zahar horien bidezko bilaketa ez da erraz gertatuko. Izena ez da artxiboetan agertzen eta egun inork ez du etxea gogoan. Horregatik, laguntzeko eskatuko zaie bestelako berriemaileei, zoriari eta haizeari kasu. 


Informazio gehiago hemen