NORTASUN AGIRIA BAZTANEN BERRITZEKO AUKERA BI EGUNEZ

Joan den urteko udaberriaz geroztik geldirik bazen ere Elizondon Nortasun Agiria berritu edo egiteko zerbitzua, Poliziaren Zuzendaritza Nagusitik Udalari jakinarazi dionez,  NA berritzeko unitatea bi egun hauetan etorriko da Elizondora:

-          maiatzaren 17a
-          ekainaren 6a

NA berritu edo egiteko ordua aldez aurretik hartu behar da, beti bezala, 012 telefonora deituz.