TURISMOARI BURUZ ARI DA URTZI URKIZU IRITZI ARTIKULU HONTAN

Ez naiz aditua turismoan. Ez dut uste gaiaz ezer originalik esan dezakedanik. Turista izan naizela bai, hori esan dezaket. Izan naiz turista lau egunez, aste batez, bi astez, bost egunez, hamar egunez, sei egunez. Epe laburreko egonaldiak egin ditut hiritan, eremu zabalagoetan eta herrixka txikiagotan ere bai, turista. Garai batean argazki kamara analogikoarekin eta orain sakelako telefonoarekin. Etzi: auskalo zer gailu eramangarrirekin. Ziurrenik egingo ditut egonaldi laburrak han eta hemen, turista gisa, hogei urte barru.

Haurtzaroaren parte bat eta nerabezaroa Donostiako Gros auzoan pasatu nituen. Auzoan askoz turista gutxiago ibiltzen ziren garaietan. Zabaldu zuten Zurriola hondartza. Eraiki zuten Kursaal. Eraiki zituzten hotel batzuk, eta gehiago iritsi daitezke epe laburrean. Ondo dago XX. mendeko Gros eta Sagues gogoratzea…

etzi.pm blogean irakurtzen ahal duzue osoa: TURISMOAREKIN BIZI