AROZTEGIA: EPAILEAK ATZERA BOTA DU SUSTRAI ERAKUNTZAREN HELEGITEA

Epaileak gibelat bota du Sustrai eriakuntzak paratutako elegitea, Aroztegiako plana justifikatua dela argudiatuz: berria 

Horren aitzinean Aroztegia eta gero zer plataformak prentsa oharra kaleratu du:

Nafarroako Gobernuak, Aroztegiako proiektu urbanistikoa UGPS bidez inposatu zuenean, Sustrai erakuntzak helegite bat sartu zuen epaitegietan erabaki honen aitzinean. Gaur jakin berri dugu epaitegiak ez duela helegite hau onartu eta horren aitzinean ondokoa adierazi nahi dugu:

Argi eta garbi erran nahi dugu Aroztegiako proiektu urbanistikoa hasiera batetik inposatua izan dela. UGPSa onartu zenean ez zen inolako prozesu parte-hartzailerik izan. Gai honen inguruan egin diren prozesu parte-hartzaile bakarrak 2009. urtean Lekarozen egin zen herri galdeketa eta 2016. urtean Baztan osoan egindako herri galdeketa dira. Lehenbizikoan %67a lurren birkalifikazioaren kontra agertu zen eta bigarrenean berriz %80a baino gehiago agertu zen proiektuaren kontra. Horrengatik, ez gaude inposaketa hau onartzeko prest.

Bertzalde, bi urte pasatu dira Nafarroako Gobernuak UGPS hau onartu zuenetik eta oraindik obrak hasi ez direnez, Nafarroako Gobernuari lehen bait lehen geldiarazteko eskatu nahi diogu. Bere esku dago herritarrek nahi ez duten proiektu hau geldiaraztea, afera Baztanen erabakitzeko bideratzea, eta oraindik errazagoa da orain epe hau pasatuta inolako arrisku juridikorik gabe egin bait daiteke.

Akitzeko, garbi erran nahi dugu proiektu hau gelditzeko lanean segituko dugula!