IREKIBAI PROIEKTUAREN BARNEAN BAZTANGO UDALAK ERREKA GARBIKETA AUZOLANAK ANTOLATU ZITUEN

Prentsa ohar baten bidez azaldu duenez sensibilizazio kanpaina egokia izan da.


Baztango Batzar Nagusiak joan den urtean martxan paratu zuen “Baztango herrilurretako zabortegien garbiketa plana”ri jarraipena emanez, Baztan erreka garbitzeko auzolanak antolatu zituen Udalak joan den astean bailarako zenbait herriekin elkarlanean.

Aurten ere, joan den urtean hasitakoari jarraipena emanez, ekainaren 5ean ospatzen den ingurumenaren munduko eguna baliatuz, garbiketa auzolanak antolatu ditu Baztango Udalak. Aurtengoan baina, herrilurretako zabortegiak garbitu ordez, Nafarroako Gobernuak bertze zenbait erakunderekin batera LIFE-IREKIBAI proiektuaren bitartez sustatzen dituen ingurumen boluntariotzetan parte hartzeko erabaki hartu da, Baztan ibaia garbitzeko auzolanak antolatuz. Hala bada, Oronoz, Lekaroz, Elizondo eta Arizkunen (eskolak) antolaturiko auzolanak burutu ziren joan den astean.


Sentsibilizazio kanpaina egokia izan zen eta zaborra ere atera zen, bai horixe! Badugu lana gure errekak garbitzen! Lehendabiziko pausua gehiago ez zikintzea litzateke eta horrekin bide erdia baino gehiago egina izanen dugu.

Erran bezala, auzolanak burutu zituzten 4 herriak: Arizkun (eskolak antolatu eta bertako HH eta LHko haurrak ibili ziren, irakasleekin batera, garbiketa lanetan), Lekaroz, Oronoz eta Elizondo izan ziren eta hainbat kilo zabor atera ziren erreka bazterretatik. 76 lagun aritu ziren lanean auzolan hauetan eta benetan eskertzekoa da egin zuten lana!

Ekintza hauek gure bailara garbitzeko eta batez ere gehiago ez zikintzeko bidea jorratzeko balioko dute ziur. Esker mila parte hartu zenuten guztiei eta ia ditugun zerbitzu, baliabide eta tresnak erabili eta garbiketa hauen beharra ekiditeko gai garen etorkizun hurbil batean.


ZORIONAK ETA MILA ESKER PARTEHARTZAILE GUZTIEI!!!!!!

Argazki gehiago hemen