Baztango Udalak Arizkungo herriko eskolaren lehorra egitea Putxiriari eman dio, aurkeztutako eskaintzen artean hoberena izan delako, 21.03 9 euro (BEZ kanpo). Orain abuztuko ikasleen oporrak baliatuz arkupea egin beharko dute, ikasturtea hasi orduko. Lehorraren egitea Arizkungo eskolako gurasoen aspaldiko eskakizuna da, neguko egun txarretan haurren jolastokia izanen delako. Baztango Udalak bigarren urtez segidan Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza deialdirat proiektua aurkeztu du baina deus eman ez diotenez udalak inbertsio osoa beregain hartu du.