Via Campesinako nekazarien nazioarteko mugimenduak lau urteetarik behin egiten ditu biltzarra, 1993an sortu zenetik Mons, Tlaxcala, Bangalore, Sao Paolo, Maputo, Yakarta eta Euskal Herria. Biltzarren mundu osoko 500 ordezkari inguruk parte hartu dute Derion eta horietarik 45 inguru etorri dira Baztanerat.
Goizean Arizkungo mahastietan izan dira Baztango Xuriaren nondik norakoak ikusten, handik Anizerat hurbildu dira bazkaltzerat. Bazkaria bertako produktuekin egina izan da oso-osorik, Baztango zaporeak elkarteari esker.
Bazkal ondoan herrialde bakoitzeko ordezkari banak hitza hartu du (Hego Amerika, India, PAkistan, Euskal Herria) eta itzultzaileek euskararat eta esapinolerat itzuli dute ordezkari bakoitak bere hizkuntzan erran duena. Ondotik Jauregikoen eskutik bisita gidatua izan dute Anizen.
Arratsaldean Deriorako bidea hartu dute, handik norbere herrialderat joateko hemendik lau urteren buruan izanen den biltzar artio!