Joan den ortzegunean, abuztuaren 30ean, Baztango Udalean egin zen osoko bilkuran 2016ko jarduneko gerakinaren erabilera onartu zen. EH Bilduk eta Ezkerrak osatzen duten udal gobernuak proposatutakoaren alde EH Bildu eta Ezkerraz gain Baztan Auzolanean eta Geroa bai agertu ziren, denera 9 bozka. UPNk abstentziorat jo zuen.
Eginen diren lanak hauek dira: (zehaztuago hemen)
Almandozko lehorra
|
13.000
|
Arraiozko leihoak
|
18.000
|
Mendi lanak (lau
parrila)
|
17.000
|
Arlako uren moldaketa
|
12.000
|
Zahar etxearen
zaintza plana
|
12.000
|
Bergarako eta
Aintzialdeko urak
|
21.000
|
Hiltegia (estrakzioa)
|
4.000
|
Haur eskolako
sukaldea
|
6.000
|
Telefonicako plegua
prestatzea
|
4.300
|
Pistetan brea
botatzea
|
39.745,62
|
DENERA
|
147.045,62
|
Orain aurrekontuen moldaketa Nafarroako Aldizkari Ofizialaren argitaratu beharko da eta hamabortz egunez jendeen aitzinean egon. Onartutako inbertsioak 2017an egiteko dira, urria artio ez dira egiten hasiko.