ASTEBURUAN BEHI-AZIENDA PIRINIOTARRA LEHIAKETA

Behi azienda pirinaikoaren 30. Lehiaketa-enkantea irailaren 23 eta 24an ospatuko dute Elizondon
26 ganadutegietako 210 azienda aurkeztuko dira lehiaketara eta aste honetan pintxo, salda eta bustiak eskainiko dituzte inguruko 13 jatetxe eta ostatutan 

Pirinioko behi azienden lehiaketa-enkanteak 30. edizioa beteko du irailaren 23 eta 24an Elizondon, Baztango Udalak eta Aspina eta Conaspi erakundeek, bertze hainbat babesleren laguntzarekin antolatua. 26 ganadutegietako aziendak espero dituzte, 15 Nafarroakoak, 6 Bizkaikoak eta 5 Gipuzkoakoak. 210 azienda aurkeztuko dira lehiaketara eta bertze 30 saltzeko jarriko dituzte.
EGITARAUA:
larunbatean:

09:00 Aziendaren txanda kalifikatzaileak.
10:00-14:00 Baztango artisautza eta nekazaritza elikagaien
azoka.
17:00 -20:00 Baztango artisautza eta nekazaritza elikagaien
azoka.
17:30-20:00 Behi-aziendaren erakustaldia. Esatari batek
azienda deskribatuko du.

Igandean:

9:00-12:00 Behi-aziendaren erakustaldia.
10.00 -14.00 Baztango artisautza eta nekazaritza elikagaien
azoka.
11.30 “Nafarroako Aratxea” haragi eta “Kortariko” gasna
dastaketa.
12.30 Behi-aziendaren enkantea
13.00 Sari eta garaikur banaketa.