BAZTANGO UDAL HAUTETSIAK KATALUNIAKO ERREFERENDUMA BABESTEKO UDALBILTZAREN ORDEZKARITZAN EGONEN DIRA
Urriaren 1eko
Kataluniako erreferenduma ikuskatzeko Udalbiltzak antolatu duen nazioarteko
bisitarien ordezkaritzan Joseba Otondo Baztango alkateak eta Mikel Ortega eta
Maite Iturre Baztango zinegotziek parte hartuko dute. Joan den astelehenean
Udalbiltzak Donostian egindako agerraldian jakinarazi zuenez Euskal Herriko
ehun hautetsik igandeko galdeketa ikuskatzeko eta babesteko lanetan parte
hartuko dute, horien artean, aipatuko hiru hautetsi baztandarrak. Modu berean
Kataluniako Independentziaren Aldeko Udalerrien elkarteak larunbatean
Bartzelonan euskal ordezkaritzari eginen dion harreran ere egonen dira Baztango
ordezkariak.
Bertzalde atzo
egindako ohiko osoko bilkuran Baztango Udalak Kataluniako erreferenduma
babesteko eta Espainiako Estatuaren jarrera antidemokratikoa salatzeko mozioa
onartu zuen EH Bilduren eta Ezkerraren aldeko 6 bozkekin, UPNren kontrako 3kin
eta Geroa Bai eta Auzolaneanen 3 abstentzioekin.
Akitzeko larunbat
honetan “Kataluniarekin bat, demokraziarekin bat” lelopean eguerdiko 12:00tan
Elizondoko plazan elkarretaratzea eginen da.