BAZTANGO ZUHAITZ ETA ESPEZIEAK EZAGUTZEKO IBILALDIA

Baztango agroekologia eskola herritarrarekin aitzinerat segitzen dugu. Ondoko hitzordua Baztango zuhaitz espezie eta barietateak ezagutzeko ibilaldia. 
  • NOIZ: irailaren 16an 9:30etan 
  • NON: Anizko elkartetik abiatua
Gidaria Xabier Zabaleta izanen da 
Antolatzaileak Hazitik Hozie eta Anizko elkartea dira.

Urrian, sagar dastaketa ikastaroa eginen da; kasu honetan Jo ala Jok antolaturik eta azaroan zerri-mondonga ikastaroa. Aldi berean, heldu den ikasturteko egitaraua prestatzeko elkarte desberdinak bilerak egiten hasi dira.