Baztango Agroekologia eskola
herritarraren baitan bertze ikastaro edo hobeki erran, kasu honetan ibilaldia
bat izan zen joan den larunbatean. Irailaren 16an Anizko elkarteak eta Hazitik
Hoziek “Bertako zuhaitz espezie eta barietateak ezagutzeko ibiladia” antolatu
zuten, Xabier Zabaletaren eskutik
Goizeko 9,30ean elkarturik
abiatu zen taldea Anizko parajeetan barna. Sarrera gisa Xabierrek klimak
inguruan duen eragina azaldu zuen; baita paisaiaren aldaketa historian zehar,
neolitikotik gaur egunera artio batik bat. Azkenik, klima aldaketan, erreketako
biotipoetaneta higaduran basoek duten garrantzia nabarmendu zuen.
Sarrera ondotik Inertze izena
duen paraje aldera abiatu ziren eta zuhaitz ezberdinen aintzinean jarrita,
bakoitzaren ezaugarriak azaldu zituen. Bertze batzuen artean, pagoa, hiru
haritz mota (Quercus pyrenaica edo ametza, Quercus petraea eta Quercus suber),
lizerra, sahatsa, giltzaurra, elorri beltza eta zuria, astigarra, urkia,
gaztaina, zumalikarra, haltza, eta ahabia aztertu zituen.
Gaztainondoen eritasunak
(chancro eta tinta) ere aipatu zituen, baita nabarmendu ere Basuburua inguruan
Euskal Herriko alerik zahar eta osasuntsuenetakoak daudena. Hala ere Xabier,
nahikoa ezkor mintzatu zen gaztainadien bizi iraupenaz. Xabierrek akitzean,
bere pasioa ederki adierazi zuen erranairu honen aipuarekin “Arbolak maite
dituen pertsona, bertze deus izan nahi ez duen pertsona da”. Ondotik, denak
zoriondu zituen, inguratutako lagun guztiek maite baitituzte zuhaitzak, zinez.
Agroekologia eskola
herritarreko ondoko hitzordua Jo ala Jo elkarteak urrian antolatuko duen sagar
dastaketa ikastaroa izanen da.