GAUR BILBON KATALUNIAKO ERREFERENDUMAREN ALDE

Gaur Gure Esku Dago dinamikak Kataluniako erreferendumaren alde antolatu duen manifestazioan parte hartzeko dei egiten die SORTUk euskal herritarrei. 

Kataluniako instituzioak, ordezkari politikoak, hedabideak, funtzionarioak eta herritarrak jada pairatzen ari diren erasoa ez da bakarrik Kataluniako herriaren kontrakoa, demokraziaren kontrakoa ere baizik. Abertzale eta independentista guztiek ez ezik, ezkertiar orok ere Bilbon izan behar du.