Aitzineko
legealdian zatikatzeko gela egin ondotik azkeneko urtean Baztango Udalak
haragia puskatzeko zerbitzua abiatzeko legeak eskatutako lanak egin ditu:
azienda hila sartzeko erraia moldatu eta motordun garabi ttipia paratu du,
ur-zurruztak aldatu, ur zikinen bideraketa, barneko komunaren egokitzapena…
Bertzalde altzariz hornitu du eta zatitutako haragi puskak etiketatzeko makina
ere paratu du. Guzti horrek 30.000 euro inguruko inbertsioa ekarri du. Horiek eginda zatikatzeko gelak irekiera
lizentzia eskuratu ahal izan du eta abuztuaz geroztik hiltegiko haragia
puskatzeko zerbitzua abian da. Zerbitzu hau harakin eta partikularrei zuzendua
dago eta hiltegia gestionatzen duen enpresak emanen du.
Betiere Baztango
Udalak Nafarroako Osasun Publikoaren departamentuaren exigentziei buruz
arrangura agertu nahi du, Baztangoa bezalako hiltegi ttipi bati sekulako
eskakizunak egiten dizkiotelako. Iduri du helburua hiltegi ttikiak hestea dela.
Alta, udalak garbi du hiltegiak zerbitzu publiko garrantzitsua ematen duela eta
mendialdearen garapen sozioekonomikorako estrategikoa dela. Hortaz, traba
guztien gainetik mendialderako beharrezkoak diren zerbitzu guztiak emanen
dituen hiltegi bati buruz lanean segituko du.