Hazitik Hozie eta Jo ala Jo elkarteek Donaixtiko Eztigar kooperatibarat ibilaldia antolatu dute. Kooperatiba Baxe-nafartarrean sagarraren eratorriak lantzen dituzte: sagardoa, sagar-zukua, sagar-ozpina, konpota… Eta inguruko baserrien produkzio eta errenten dibertsifikazioarako garrantzitsua da. Gaur egun kooperatiban bi langile ari dira eta hogeita hamar bazkide ditu. Ibilaldia antolatu duten elkarteen ustez horrelako proiektuak tokiko ekonomia indartzeko interesgarriak dira eta Baztanerako aski esperientzia erabilgarria izaten ahal da.
Donaixtiko
ibilaldia azaroaren 4rako antolatu dute. Elizondoko plazatik goizeko 9:30tan
abiatuko dira eta bisitaldia 10:30tan hasiko dute. Izena hazitikhozie1@gmail.com
–en eman behar da.
Bertze tokietako
esperientzia ekonomikoak ezagutzeko nahiarekin iaz tenore beretsuan Irunberriko
Josenearat ibilaldia antolatu zuen Hazitik Hoziek.